8 Eta ez du jaquin hau, nic eman niozquiela oguia, arnoa eta olioa; eta nic aberastu dudala cilharraz eta urheaz, ceinetaric eguin içan baitute Baal.
9 Hargatic, bercela eguinen dut; harturen dut ene oguia bere mugan, eta ene arnoa bere mugan; eta atheraturen ditut ene ilea eta ene lihoa, haren itsusqueria estalcen dutenac.
10 Eta orai haren galaien beguietara aguerturen dut haren çoroqueria, eta guiçonac ez du ene escutic atheratuco.
11 Eta gueldiaracico ditut haren bozcario besta-buru, ilhargui berrico egun, larumbat, besta eta muga hartu guciac.
12 Eta galaracico ditut haren mahastiac eta picoac, ceinetaz erran içan baitu: Hauquiec dire ene sariac, ene galaiec eman içan darozquidatenac. Eta bera eçarriren dut oihanetan, eta lar-abereec iretsico dute.
13 Eta haren baithan bilhaturen ditut Baalen egunac, ceinetan igaiten baitzen isensua, eta eçarcen baitzituen bere beharrietacoac eta lephoco gatheac, eta goaten baitzen bere galaien ondotic, eta ahanzten baininduen ni, dio Jaunac.
14 Bainan bere urriquizco solasa gatic, huna nic bilduren dudala eztiqui, eta eramanen dut bakartasunera, eta minçaturen natzaio bihotzera.