1 Beren hesturan goicetic ene ganat ernaturen dire, diotelaric: Goacen eta itzul gaiten Jaunaren gana;
2 Ceren berac hartu eta berac libraturen baicaitu; berac jo, eta berac sendaturen gaitu.
3 Bicia emanen darocu bi egunen buruan, eta hirugarrenean eraiquiren gaitu, eta haren aitzinean bicico gare. Hartaz jaquinsun eguin gare, eta jarraiquiren gatzaizquio, eçagut deçagunçat Jauna. Haren ilkitzea, argui-urratzea beçala aphaindua dago, eta etorriren çaicu hala-nola uri goiztiarra, eta uri berantiarra lurrari beçala.
4 Cer eguinen darotzut, Efraim? cer eguinen darotzut, Juda? Çuen urricalcortasunac goiceco lanhoa du iduri, goiceco ihinz iragancorra beçala da.
5 Aria hortaz açurriatu çaituztet ene profetez, heriotzez dixidatu çaituztet ene ahoco hitzetan; eta çuen gaineco erabaquiac, arguia iduri dire ilkico;
6 Ceren nahi içan baitut urricalmendua, eta ez sacrificioa; eta Jaincoaren eçagutza, holocausta baino guehiago.