1 Turuta içan bedi çure ahoan arranoac beçala Jaunaren etchearen gainean; ceren hautsi baitute enequilaco patua, eta hautsi baitute ene leguea.
2 Dei eguinen darotade, erranez: Ene Jaincoa, eçagutzen çaitugu, guc, Israelgo umeec.
3 Israelec arbuiatu du ona; etsaia jarraiquiren çaio ondotic.
4 Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri.
5 Samaria, lurra jo din hire aratcheac; ene hasarrea biztu da horien gainera. Noiz arteo egonen ahal dire garbitu gabe?
6 Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da.
7 Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.