3 Israelec arbuiatu du ona; etsaia jarraiquiren çaio ondotic.
4 Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri.
5 Samaria, lurra jo din hire aratcheac; ene hasarrea biztu da horien gainera. Noiz arteo egonen ahal dire garbitu gabe?
6 Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da.
7 Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.
8 Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala.
9 Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei.