6 Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da.
7 Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.
8 Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala.
9 Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei.
10 Bainan noiz-ere saritan erakarri baitituzte jendaiac, bilduco ditut orai, eta aphur batençac kenduco diotet erregueren eta buruçaguien cerga.
11 Alabainan Efraimec orotan alchatu ditu bekatu eguiteco aldareac; aldare hequiec hobenetan jaçarriac çaizco.
12 Hequiençat iscribatu ditut asco legue, ceinei beguiratu baitiote berceençat balire beçala.