7 Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.
8 Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala.
9 Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei.
10 Bainan noiz-ere saritan erakarri baitituzte jendaiac, bilduco ditut orai, eta aphur batençac kenduco diotet erregueren eta buruçaguien cerga.
11 Alabainan Efraimec orotan alchatu ditu bekatu eguiteco aldareac; aldare hequiec hobenetan jaçarriac çaizco.
12 Hequiençat iscribatu ditut asco legue, ceinei beguiratu baitiote berceençat balire beçala.
13 Escainico dituzte bitimac, imolatuco eta janen haraguiac, eta Jaunac ez ditu onhetsiren hequien sacrificioac; orai orhoituren da hequien tzarqueriaz, eta ikarturen ditu hequien bekatuac; hequiec Eguiptora bihurturen dire.