1 Ez boz, Israel; ez jauz populuac beçala; ceren lohiqueriac urrundu baitzaitu çure Jaincoaren ganic; sariaren irritsac erabili çaitu, çure larrainac gaindituren cirelacoan oguiz.
2 Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac.
3 Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac.
4 Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.