2 Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac.
3 Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac.
4 Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.
5 Cer eguinen duçue besta-buru egunean, Jaunaren besta-egunean?
6 Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan.
7 Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic.
8 Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.