8 Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.
9 Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac.
10 Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.
11 Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic:
12 Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean.
13 Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara.
14 Emoçute, Jauna. Cer emanen daroeçu? Emotzute ume-uncia haurric gabe, eta bulhar agorrac.