1 Baina berriro nahigaberik ez nizuela eman behar eta, zuengana ez joatea erabaki dut.
2 Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zeuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik?
3 Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela.
4 Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.
5 Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte.
6 Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;
7 orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan.