4 Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.
5 Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte.
6 Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;
7 orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan.
8 Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna.
9 Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.
10 Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean.