1 Berriro hasi ote naiz neure burua gomendatzen? Zuentzako edo zuengandiko gomendio-gutunen beharra ote dut, beste zenbaitek bezala?
2 Zeuek zarete nire gomendio-gutuna, neure bihotzean idatzia daramadana eta jende guztiak ezagutu eta irakurri duena.
3 Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia.
4 Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza.
5 Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit,
6 berak egin bainau gai itun berriaren zerbitzari izateko. Itun hori ez da legearen letra soilean oinarritzen, Espirituaren indarrean baizik, legearen letrak hil egiten baitu; Espirituak, berriz, bizia ematen.
7 Heriotzara zeraman legearen zerbitzua, harlauzatan letraz idatziarena alegia, ospez beterik agertu zen, eta israeldarrek ezin zioten Moisesi aurpegira begiratu, zerion distiragatik —distira hura iragankorra zen arren—.