9 Gaitzespenerako izan zenaren zerbitzua ospez betea agertu bazen, zenbatez ospetsuago ez ote da izango salbamenerako denaren zerbitzua!
10 Hain zuzen, lehen ospez betea zenak galdu egin du orain ospe hori, oraingoaren ospe ezin handiagoaren aldean.
11 Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du.
12 Horregatik, honelako itxaropena dugularik, askatasun osoz jokatzen dugu;
13 eta ez Moisesek bezala, hark zapi batez estaltzen baitzuen aurpegia, israeldarrek distira iragankor hura desagertu egiten zela ikus ez zezaten.
14 Baina ilundu egin zitzaien adimena israeldarrei, eta gaur bertan ere, itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean, hor irauten du haientzat estalki horrek, Kristok bakarrik ken baitezake.
15 Bai, gaurdaino, Moisesen liburuak irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei.