1 Horregatik, zerbitzu hau Jainkoak bere errukiz eman digula jakinik, ez dugu kemenik galtzen.
2 Uko egin diegu isilpeko baliabide lotsagarriei; ez dugu azpikeriaz jokatzen, ezta Jainkoaren mezua faltsifikatzen ere. Aitzitik, egia argi eta garbi azalduz, geure buruak sinesgarri bihurtzen dizkiegu gizon-emakume guztiei Jainkoaren aurrean.
3 Guk hots egiten dugun berri ona ilun gertatzen bada, galtzen direnentzat gertatzen da ilun,
4 sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.
5 Ez gara geure buruak predikatzen ari, Jesu Kristo Jauna dela baizik, eta gu ez gara zuen zerbitzari besterik Jesusen maitasunagatik.
6 «Distira beza argiak ilunpetan» esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian distira egiten duen Jainkoaren aintza argiro ezagut dezagun.