10 nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin.
11 Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin.
12 Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia.
13 Hau dio Liburu Santuak: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten,
14 jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera.
15 Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin, Jainkoaren aintzarako.
16 Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera.