3 Guk hots egiten dugun berri ona ilun gertatzen bada, galtzen direnentzat gertatzen da ilun,
4 sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.
5 Ez gara geure buruak predikatzen ari, Jesu Kristo Jauna dela baizik, eta gu ez gara zuen zerbitzari besterik Jesusen maitasunagatik.
6 «Distira beza argiak ilunpetan» esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian distira egiten duen Jainkoaren aintza argiro ezagut dezagun.
7 Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik.
8 Alde guztietatik estutzen gaituzte, baina zapaldu ez; larri gaude, baina etsita ez;
9 erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez;