8 Alde guztietatik estutzen gaituzte, baina zapaldu ez; larri gaude, baina etsita ez;
9 erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez;
10 nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin.
11 Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin.
12 Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia.
13 Hau dio Liburu Santuak: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten,
14 jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera.