11 Jakinik, beraz, Jaunari zer begirune zor zaion, gizon-emakumeak konbentzitzen ahalegintzen gara. Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago.
12 Ez gabiltza berriro geure burua zuen aurrean gomendatzen; guregatik harrotzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela jakingo duzue zer erantzun, egiaz barruan dutenaz ez, baina kanpoko itxuraz harrotzen direnei.
13 Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da.
14 Izan ere, Kristoren maitasunak bultzatzen gaitu, jakinik bat denengatik hil dela eta, ondorioz, denak hil direla.
15 Kristo denengatik hil da, bizi direnak ez daitezen berentzat bizi, beraiengatik hil eta piztu den harentzat baizik.
16 Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.
17 Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.