1 Ene maiteok, honelako agintzariak ditugunez gero, garbi gaitezen gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik, eta eraman dezagun bere betera geure sagarapena, Jainkoarenganako begirunean biziz.
2 Egidazue leku zeuen bihotzetan. Ez diot inori bidegaberik, ez kalterik egin, ez dut inor ustiatu.
3 Ez zaituztet gaitzetsi nahi, esana baitizuet barru-barruan zaituztedala: elkarrekin bat eginak gaude, bai heriotzarako, bai bizitzarako.
4 Handia da zuengan dudan konfiantza eta harro nago zuengatik. Adorez betea nago eta pozez gainezka neure atsekabe guztien artean.
5 Mazedoniara iritsi nintzenean, nik, gizagaixo honek, ez nuen atsedenik izan; atsekabeak izan nituen alde guztietatik: borroka kanpotik eta beldurra barrutik.