9 Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.
10 Aholku bat ematen dizuet gai honi buruz. Iaz zuek izan zineten lehenengoak, diru-bilketa egiten ez ezik, baita horretarako erabakia hartzen ere; on duzue, bada,
11 orain egintza hori azkeneraino eramatea. Honela, hasierako asmo onaren parekoa izanen da egintzaren burutzapena ere, zuen ahalbideen arabera.
12 Izan ere, borondatea duenari, eman dezakeena onartzen zaio, ez zaio besterik eskatzen.
13 Arazoa ez da besteak lasai egoteko zuek larri gertatzea, guztien berdintasuna bilatzea baizik.
14 Une honetan, zuek sobera duzuenak haien eskasia konponduko du, eta egunen batean haien ugaritasunak zuen eskasia. Honela, berdintasuna izango da nagusi,
15 Liburu Santuak dioen bezala: Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ezta gutxi bildu zuenak ere eskas.