16 Izan ere, guztiok hartu duguharen betearen betetik,eta maitasuna maitasunaren gainhartu ere.
17 Legea Moisesen bidez eman zen;maitasuna eta egia, berriz,Jesus Mesiasen bidez.
18 Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;Aitaren baitan dagoeneta Jainko denSeme bakarrakeman digu haren berri.
19 Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera.
20 Hark argi eta garbi aitortu zuen:—Ni ez naiz Mesias.
21 —Orduan, zer? Elias zara? —galdetu zioten.Joanek erantzun:—Ez.—Etortzekoa den profeta zara?Hark erantzun:—Ez.
22 Berriro galdetu zioten:—Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?