14 «Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek,
15 Aitak ni ezagutzen eta nik ere bera ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure burua ematen dut ardien alde.
16 Baditut artegian ez dauden beste ardi batzuk ere; haiek ere erakarri egin behar ditut; nire ahotsa entzungo dute eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.
17 «Horregatik maite nau Aitak, neure bizia ematen dudalako eta horrela eskuratzen berriro.
18 Ez dit bizia inork kentzen, baizik eta nik neurez ematen dut. Neure esku dut ematea, eta neure esku berriro hartzea. Hori da neure Aitarengandik hartu dudan agindua».
19 Jesusek esandakoaren aurrean, iritzi kontrajarriak zeuden jendearen artean.
20 Askok honela zioten: «Deabruaren menpe eta burutik egina dago. Zergatik egiten diozue jaramon?»