22 Negua zen. Jerusalemen tenpluaren sagarapen-jaiak ospatzen ziren,
23 eta Jesus tenpluko Salomonen aterpean zebilen.
24 Orduan, agintariek inguratu eta esan zioten:—Noiz arte eduki behar gaituzu zalantzan? Zu bazara Mesias, esaguzu argi eta garbi.
25 Jesusek erantzun zien:—Esan dizuet, eta ez didazue sinesten. Nik neure Aitaren izenean egiten ditudan egintzek ematen dute nire alde testigantza;
26 zuek, ordea, ez duzue sinesten, nire ardietakoak ez zaretelako.
27 Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate,
28 eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko, eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko.