29 Eman dizkidan nire Aita denak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik.
30 Aita eta biok bat gara.
31 Agintariek berriro harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko.
32 Jesusek esan zien:—Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?
33 Erantzun zioten:—Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako.
34 Jesusek erantzun zien:—Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete?
35 Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.