34 Jesusek erantzun zien:—Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete?
35 Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.
36 Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, «Jainkoaren seme naiz» esateagatik?
37 Aitaren egintzak egiten ez baditut, ez sinetsi niri.
38 Baina, egiten baldin baditut, niri sinesten ez badidazue ere, sinetsi egintzei. Horrela, behin betiko jakingo duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin.
39 Berriro atxilotu egin nahi izan zuten, baina hark ihes egin zien eskuetatik.
40 Berriro Jordanez beste aldera joan zen Jesus, garai batean Joan bataiatzen ari izan zen lekura. Han gelditu zen aldi batez,