8 Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziren eta harrapariak; horregatik, ardiek ez zieten jaramonik egin.
9 Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko.
10 Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.
11 «Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde.
12 Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu.
13 Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak.
14 «Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek,