13 Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.
14 Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek:—Lazaro hil egin da,
15 eta pozten naiz han ez izanaz, zeuen onerako izango baita, horrela sinets dezazuen. Goazen, bada, haren etxera.
16 Orduan, Tomasek, Bikia zeritzanak, bere ikaskideei esan zien: «Goazen gu ere, berarekin hiltzera».
17 Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian.
18 Betania Jerusalemdik hurbil dago, hiru kilometrora edo;
19 eta judu asko etorri zen Maria eta Martarengana, nebarengatik doluminak ematera.