31 Orduan, hari doluminak ematen etxean zeuden juduek, Maria arin jaiki eta irten egin zela ikusirik, jarraitu egin zioten, hilobian negar egitera zihoalakoan.
32 Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».
33 Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,
34 esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.
35 Jesusek negarrari eman zion.
36 Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!
37 Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?