1 Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena.
2 Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.
3 Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.
4 Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: