28 Aita, azaldu zeure aintza!»Ahots bat entzun zen orduan zerutik: «Azaldu dut, eta berriro ere azalduko dut».
29 Han zeudenetako batzuek, ahotsa entzunik, trumoia izan zela zioten; beste batzuek, ordea, aingeru batek hitz egin ziola.
30 Jesusek adierazi zuen: «Ahots horrek ez du niretzat hitz egin, zuentzat baizik.
31 Oraintxe da mundu honen epaiketa; oraintxe galduko du bere boterea mundu honetako buruzagiak.
32 Eta nik, lurretik jasoko nautenean, neuregana erakarriko ditut denak».
33 Hitz hauen bidez, nolako heriotzaz hilko zen adierazi zuen.
34 Jendeak honela esan zion:—Mesiasek betiko iraungo duela irakasten digute Liburu Santuek. Nola diozu, bada, zuk Gizonaren Semea lurretik jaso behar dutela? Nor da Gizonaren Seme hori?