34 Jendeak honela esan zion:—Mesiasek betiko iraungo duela irakasten digute Liburu Santuek. Nola diozu, bada, zuk Gizonaren Semea lurretik jaso behar dutela? Nor da Gizonaren Seme hori?
35 Jesusek erantzun zien:—Oraindik pixka batean argia zeuen artean duzue; ibili argia duzuen bitartean, ilunpeak harrapa ez zaitzaten, ilunpetan dabilenak ez baitaki nora doan.
36 Argia duzuen bitartean, sinetsi argiari, argiaren partaide izan zaitezten.Gauza hauek esan ondoren, Jesus haiengandik alde egin eta ezkutatu egin zen.
37 Jesusek herriaren aurrean mirarizko hainbat seinale egin zuen arren, gehienek ez zuten harengan sinetsi;
38 horrela, Isaias profetak esana bete zen: Jauna, nork sinetsi du gure mezua? Eta nori agertu dio Jaunak bere ahalmena?
39 Isaiasek berak esan zuen zergatik ezin zuten sinetsi:
40 Itsutu egin ditu haien begiak, gogortu haien buru-bihotzak. Ez bezate beren begiez ikus, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.