27 «Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.
28 Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita.
29 Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen.
30 Ez dut ia zuekin luze hitz egiteko aukerarik, gainean baita mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik;
31 baina munduak jakin behar du nik Aita maite dudala eta hark agindua zintzo betetzen dudala. Jaiki, goazen hemendik!