3 Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.
4 Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
5 Tomasek esan zion:—Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
6 Jesusek erantzun:—Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.
7 Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.
8 Orduan, Felipek esan zion:—Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
9 Jesusek erantzun:—Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»