4 Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
5 Tomasek esan zion:—Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
6 Jesusek erantzun:—Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.
7 Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.
8 Orduan, Felipek esan zion:—Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
9 Jesusek erantzun:—Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»
10 Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.