8 Orduan, Felipek esan zion:—Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
9 Jesusek erantzun:—Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»
10 Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.
11 Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik.
12 Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.
13 Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin.
14 Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik.