11 Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.
12 «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala.
13 Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.
14 Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue.
15 Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet.
16 Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue.
17 Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar.