19 Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako.
20 Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere.
21 Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako.
22 «Ni etorri ez banintz eta hitz egin ez banie, ez ziren errudun izango; orain, ordea, ez dute aitzakiarik beren bekatuarentzat.
23 Niri gorroto didanak, gorroto dio nire Aitari ere.
24 Beraien artean beste inork ez bezalako egintzak egin ez banitu, ez ziren errudun izango; baina orain ikusi dituzte, eta halere niri eta Aitari, bioi digute gorroto.
25 Horrela, haien Liburu Santuetan idatzia dagoen hau bete da: Arrazoirik gabe gorroto izan didate.