21 Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako.
22 «Ni etorri ez banintz eta hitz egin ez banie, ez ziren errudun izango; orain, ordea, ez dute aitzakiarik beren bekatuarentzat.
23 Niri gorroto didanak, gorroto dio nire Aitari ere.
24 Beraien artean beste inork ez bezalako egintzak egin ez banitu, ez ziren errudun izango; baina orain ikusi dituzte, eta halere niri eta Aitari, bioi digute gorroto.
25 Horrela, haien Liburu Santuetan idatzia dagoen hau bete da: Arrazoirik gabe gorroto izan didate.
26 «Nik Laguntzailea, Aitarengan jatorria duen egiaren Espiritua, bidaliko dizuet Aitaren ondotik. Etortzean, hark egingo du testigantza nire alde.
27 Eta zuek ere egingo duzue testigantza, hasieratik nirekin egon baitzarete.