12 «Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko.
13 Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.
14 Berak nire Jainko-aintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartuko baitu.
15 Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.
16 «Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue».
17 Orduan, ikasleetako batzuk honela ari ziren beren artean: «Zer ote da esaten digun hau: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue” eta “Aitarengana noa”?
18 Zer esan nahi ote du “gutxi barru” horrekin? Ez diogu antzik ere ematen zertaz ari den».