26 Orduan, nire izenean eskatuko duzue, eta ez dut nik zuen alde Aitari erregutu beharrik izango,
27 zeren Aitak berak maite baitzaituzte, ni maite izan nauzuelako eta Jainkoarengandik etorri naizela sinetsi duzuelako.
28 Aitarengandik irten eta mundura etorri nintzen; orain mundua utzi eta berriro Aitarengana noa».
29 Ikasleek esan zioten:—Orain bai mintzo zarela argi, eta ez irudi bidez.
30 Ziur dakigu orain dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; honengatik sinesten dugu Jainkoarengandik etorri zarela.
31 Jesusek erantzun zien:—Orain sinesten duzuela?
32 Hara, badator ordua —hobeto esan, heldua da—, nor bere aldetik sakabanatu eta bakarrik utziko nauzuena. Baina ni ez nago bakarrik, nirekin baitago Aita.