4 Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen.«Ez nizuen hori hasieratik esan, ni zuekin nengoelako.
5 Orain, ordea, bidali nauenarengana noa, eta zuetariko inork ez dit nora noan galdetzen.
6 Baina esan dizuedanagatik, barrua tristuraz bete zaizue;
7 halere, egia diotsuet: Hobe da zuentzat ni joatea; izan ere, joaten ez banaiz, ez zaizue etorriko Laguntzailea; joaten banaiz, ordea, bidali egingo dizuet.
8 Hura etortzean, bekatu, zuzentasun eta epaiari buruz oker dagoela erakutsiko dio munduari:
9 bekatuari buruz, niregan sinesten ez duelako;
10 zuzentasunari buruz, Aitarengana noalako, zuen artetik desagertuz;