1 Hitzaldi horiek bukaturik, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren.
2 Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.
3 Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen.
4 Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:—Noren bila zatozte?
5 Erantzun zioten:—Jesus Nazaretarraren bila.Hark, orduan:—Neu naiz.Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.