12 Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik,
13 Anasen etxera eraman zuten lehenengo. Anas urte hartako apaiz nagusi Kaifasen aitaginarreba zen.
14 (Kaifas zen judu-agintariei aholku hau eman ziena: «Hobe da gizon bat herriarengatik hiltzea»).
15 Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;
16 Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen.
17 Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori:—Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa?Pedrok erantzun:—Ez, ez naun.
18 Morroiak eta guardiak sua egin eta berotzen ari ziren, hotz baitzegoen. Pedro ere haiekin zegoen berotzen.