20 Jesusek erantzun zion:—Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan.
21 Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri.
22 Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan:—Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari?
23 Jesusek erantzun zion:—Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu?
24 Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.
25 Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten:—Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa?Hark ukatu egin zuen, esanez:—Ez, ez nauk.
26 Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion:—Nola ezetz! Neuk ikusi hindudan baratzean horrekin.