28 Kaifasenetik gobernariaren jauregira eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu.
29 Pilatok kanpora irten eta galdetu zien:—Zertaz salatzen duzue gizon hau?
30 Haiek erantzun zioten:—Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.
31 Pilatok esan zien:—Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera.Judu-agintariek erantzun:—Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea.
32 Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.
33 Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion:—Zu al zara juduen erregea?
34 Eta Jesusek:—Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?