32 Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.
33 Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion:—Zu al zara juduen erregea?
34 Eta Jesusek:—Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?
35 Pilatok erantzun zion:—Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu?
36 Jesusek erantzun:—Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.
37 Orduan, Pilatok esan zion:—Beraz, errege zara zu?Jesusek erantzun zion:— Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa.
38 Pilatok galdetu zion:—Egia, zer da egia?Hori esanik, Pilatok berriro irten eta judu-agintariei esan zien:—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.