1 Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen.
2 Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera.
3 Eta bata bestearen ondoren hurbilduz, esaten zioten: «Agur, juduen errege!» Eta masailekoka zerabilten.
4 Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien:—Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen.
5 Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien:—Hemen duzue gizona!
6 Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren:—Gurutzera, gurutzera hori!Pilatok esan zien:—Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen.