31 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eta judu-agintariek ez zuten nahi gorpuak larunbatez gurutzean gelditzerik, larunbat hura oso jaiegun handia baitzen. Horregatik, gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori.
32 Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei.
33 Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi;
34 soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.
35 Ikusi zuenak berak testigatzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen.
36 Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko.
37 Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.