6 Jesusek esan zien:—Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.
7 Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.
8 Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.
9 Lehorreratzean, su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia.
10 Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».
11 Igo zen ontzira Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.
12 Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera».Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena.