22 Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen.
23 Joan ere bataiatzen ari zen Enon-en, Salim ondoan, ur asko baitzen han. Eta jendea bataiatzera etortzen zitzaion.
24 Garai hartan Joan ez zegoen oraindik preso.
25 Joanen ikasleen eta judu baten artean eztabaida sortu zen garbikuntza-ohikuneez.
26 Eta Joanengana etorri eta esan zioten:—Hara, Maisu; Jordanez beste aldean zurekin zen hura, zuk testigantza egin zeniona, orain bataiatzen ari da, eta berarengana doaz denak.
27 Joanek erantzun zien:—Gizakiak ez du ezer Jainkoak ematen diona baizik.
28 Zeuek zaituztet lekuko zera esan nuela: «Ez naiz ni Mesias, haren aurretik bidalia baizik».